Auto Mp3 Tagger
 Artist: A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z 0-9

Download Now!!!

Songs    | Albums    | Album Arts

Song:Lagun Abertzaleak
Album:Pantxoa eta PeioGenres:Folk Vasco
Year: Length:211 sec

Lyrics:

Batzuk Jainkorik gabe, besteak fededun,
Denak alor berean uztarriko lagun,
Abertzale guztiek lan egin dezagun,
Euskal-Herria egin dezagun euskaldun.

Abertzaleak gara, ez dugu gordeko,
Zazpiak-Bat baitugu Herri bakartako.
Giderrak noiz dituen eskutan hartuko,
Horren alde gara gu beti xutituko.

Leloa:
Berma, abertzaleak, Euskadiren alde:
Zuen borroka ez utz bozetan debalde !
Bozka, abertzaleak, Euskadiren alde:
Euskal-Herria ez utz laguntzarik gabe !

Euskal-Herria berriz egin behar dugu,
Haundikiak baitira hartaz baliatu.
Gure mintzaira dute beti mespretxatu,
Aitamen lurra laster arrotzari saldu.

Zer eskatzen ote du gaur Euskal-Herriak
Eta partikulazki euskal gazteriak ?
Herrian bizitzeko lantegi berriak !
Nork ditu eraikiko, ez bada Herriak ?

Lana Herrian eta Euskara plazara,
Erroietarik libre laborari-lurra,
Herriko gobernua Herriko-Etxera
Eta Euskadikoa guztien menera.

Langile, laborari, populu guztia,
Sozial asmu berri bat da gure nahia.
Horri buruz baturik gaitezen abia,
Tresnatako harturik gaur autonomia.

---




 

Download Now!!!

Copyright © 2020 Zortam.com. All Rights Reserved.   Zortam On Facebook Zortam On Twitter