Fas fatum ene lagunek fadoa zein tristea den diote moito obrigado entzuten da bazter batetik 53 urteko gizonak lanezan ba du gidatzeko dokumenta edozein lan hartuko luke premia larrian behar bada dagoenerako bota du burua dio (maite haunat) bota ditu kutxarea, ezpata faloa esan nahiko duzu (nik ere maite haut) utzi du betiko leihoa eta bildu zaio odola urarekin arrazoina daukan menturazaleen sasoia amaitu den eta atzo bezala esnezko hibaiak obsesiboki bejetalen azpietatik lurrak orain ere infinitoak ditun haur oina tipientzat baina non dira heroeak imajina ezina dun beste Lope Agirre bat gau zomorroen gisa akabatzen gaitun gure azken orduak: lore ximelduen enpalagoa axfisia zikina arkitzen dinagu krubitxeta konjeladore made in Germany horretan.