|
|
|
Songs | Albums | Album Arts
Lyrics:
Gogoan dut goiz hura negua zen elur giro ta izotz jende guztia triste ta goibel aurpegi, gorputz ta bihotz…
Nire gitarrarekin irten nintzen natura ilun hartara eta orduan ikusi nuen kimu bat zuhaitzan.
Zuhaitzpe hartara joaten hasi nintzen neguaren ekaitzan kantatzera irten zela kimu bat zuhaitzan.
Kimu bat zuhaitzan kimu bat zuhaitzan han sortu baitzan salba gaitzan kimu bat zuhaitzan
Negu beltz luze hura igaro zen urtu ziren izotzak udaberriak askatu zituen ibaiak eta bihotzak.
Eta nola indarrak hartzen zituen argia ta ekaitza eta berdetuz loratu zen kimua zuhaitzan.
Kimu bat…
Geroztik negurik beltzenetan dena ilun denean gogoan dut kimuaren jaiotza gure lurraren minean.
Eta nola indarrak hartzen zituen argia ta ekaitza negu beltzean loratu zen kimua zuhaitzan
Kimu bat zuhaitzan….
|
All lyrics are property and copyright of their owners.
2025 Zortam.com
|