A, ni plazerra naiz ni basauntz bat naiz Jaizkibeletik itsasora jauzika doana eta gauez beren burua hiltzen duten euskal olerkariekin eta haien gorputzak laztanduko dituzten lupin eta legatzekin Laga, Bakio eta Ondarraitzeko ondartzetan mintzatzen naiz ni haur jaioberria naiz Aturri ibaian barna ene arbasoen laztan eta fereken bila dabilena.