Auto Mp3 Tagger
 Artist: A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z 0-9

Download Now!!!

Songs    | Albums    | Album Arts

Song:Balearen Bertsoak
Album:Benito LertxundiGenres:Folk Vasco
Year:1977 Length:339 sec

Lyrics:

Mila bederatziehun da lehenengo urtian
maiatzaren hamalaugarren egunian
Orioko herriko barraren aurrian
balia agertu zan beatzik aldian

Haundia bazan ere azkarra ibilian
bueltaka han zebilen juan da etorian
hondarra arrotuaz murgil igerian
zorriak zeuzkan eta haiek bota nahian

Ikusi zutenian ala zebilela
beriala joan ziran traineruen bila
arpoi ta dinamitak eta soka bila
aguro ekartzeko ez zan gende hila

Bost traineru joan ziran patroi banarekin
mutil bizkor bikaina ta guztiz onarekin
Manuel Olaizola eta Loidirekin
Uranga Atxaga ta Manterolarekin

Baliak egindako salto ta marruak
ziran izugarri ta ikaratzekuak
atzera egin gabe hango arriskuak
arpoiakin hilmzuten han ziran hanguak

Bost txalupa jiran da erdian balia
gizonek egin zuten bai naiko pelia
ikusi zutenian hila edo itoa
legorretikan bazan biba ta txalua

Hamabi metro luze gerria hamar lodi
buztan pala lau zabal albuetan pala bi
ezpainetan bizarrak beste ilera bi
orraziak bezela hain zeuzkan ederki

Gorputzez zan mila ta berrehun arroa
beste berrehun mingain ta tripa barruak
gutxi janaz ez zegon batere galdua
tinako sei pesetan izan zan saldua

Gertatu bat jarri det egiaren alde
hau horrela ez bada jendiari galde
bihotzez pozturikan atsegintsu gaude
gora oriotarrak esan beldur gabe




 

Download Now!!!

Copyright © 2020 Zortam.com. All Rights Reserved.   Zortam On Facebook Zortam On Twitter