|
|
Download Now!!!
Songs | Albums | Album Arts
Lyricist: Etxart, ...
Lyrics:
Agur, Xiberua
Sor lekia ützirik gazte nintzalarik, Parisen sarthü nintzan korajez betherik. Plaserez gose eta bürian hartürik behar niala alagera bizi... Bostetan geroztik, nigar egiten dit Xiberua zuri.
Agur Xiberua, bazter güzietako xokhorik eijerrena! Agur sor lekhia, zuri ditit ene ametsik goxuenak, bihotzan erditik bostetan elki deiatadazüt hasperena: Zü ützi geroztik, bizi niz trixterik, abandonatürik, ez beita herririk Parisez besterik zü bezelakorik.
Palazio ederretan gira alojatzen, eta segür goratik aide freska hartzen; Gain behera soginik beitzait üdüritzen Orhiga¡en nizala agitzen... Bena ez dira heben bazterrak berdatzen, txoriak kanthatzen!
Agur Xiberua...
Ametsa, lagün nezak ni Atharratzerat, ene azken egünen han iragaitera, Orhiko txoriaren khantüz behatzera, pharka ditzan nik egin nigarrak. Hots, xiberutarrak, aintzinian gora euskualdün bandera.
Agur Xiberua...
Download Now!!!
|
Copyright © 2020 Zortam.com. All Rights Reserved.
|