Nork behar du izenik gizakien artean Zenbakien mugimendu zoro honetan Bost sentimenduak, hamaika zorroak Bat eman, bi hartu, ez hurbildu nigana Azala ta negarra gogorturik eta Horratzik ere ez da sartzen gure larruan Korrika egiteak, apurtu dizkigu belaunak Apurtu digu arima
Ni prest nago haragi bizian dut burua Moztuko ditut zure hariak
Ta eserita gaude, gerizpe hotzean Denak leku berean infinituari begira Ta ondoan dugunak, ispilua bezela, Gure beldur berberak isladatzen dituenak Ta orain loturak apurtu egin dira Dagoena eta denaren artean Bizitza intransitiboak, eraiki ditugunak Haien esanetara